Was Anderson eta Jane Campionen filmak Perlak sailean lehiatuko dira
Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko Perlak sailean bi film berri sartu dira: The French Dispatch, Wes Andersonen azken filma, eta The Power of the Dog, Jane Campion zinemagilearen lan berria. Bi film horiek Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko aukera izango dute.
The French Dispach filmak egunkari estatubatuar baten erredakzioan girotutako istorio bat kontatzen du, Frantziako fikziozko hiri batean kokatua dagoena. Aktore zerrenda zabala du filmak: Timothee Chalamet, Adrien Brody, Bill Murray, Tilda Swinton, Frances McDormand, Benicio del Toro… Andersonen lehendabiziko aldia izango da Zinemaldiko Perlak sailean.
Campionen film berria, ordea, Thomas Savageren eleberrian insipiratuta dago eta Benedict Cumberbatch eta Jesse Plemos aktoreek antzeztutako bi anaien arteko liskar bat kontatzen du. Zeelanda Berriko zinemagileak sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Urrezko Palmorria Cannesen The Piano (1993) filmarekin, zeinak hiru Oscar ere eskuratu zituen.