Alexander Sorloth Realera heldu da
Azken astean asko zabaldu da zurrumurrua, eta Realak ofizial egin du dagoeneko: Alexander Sorloth aurrelari norvegiarra txuri-urdina da dagoeneko. RB Leipzig taldetik utzita iritsi da, eta atzo azterketa medikua pasa ostean, Imanol Alguacilen aginduetara entrenatuko du gaur. Jokalaria lanean asteko “gogotsu” agertu da, eta adierazi du talde “oso on” batera iritsi dela.
Sorlothek 25 urte dauzka, eta hainbat hedabidek argitaratu dutenez, Realak jokalari erosteko aukera izango du denboraldia amaitzean. Realak oraindik ofizial egin ez badu ere, hainbat hedabidek argitaratu dute Willian Jose aurrelaria Betisera joango dela eta Jon Bautista Leganesera; beraz, ziurrekin, Sorloth eta Isak izango dira aurrelari bakarrak Alguacilen taldean.
Gaztea den arren, zazpi ligatan jokatu du dagoeneko norvegiarrak —Herbehereak, Danimarka, Ingalaterra, Belgika, Turkia, Alemania eta, orain, Espainiako liga—, eta 240 partida ofizial jokatu ditu dagoeneko. Bere denboraldirik onena Trabzonspor talde turkiarrean egin zuen 2019/2020 denboraldian, 33 gol sartuta.