'Iluntz' musika, dantza eta argi ikuskizuna eskainiko dute Haize orrazian
Abuztua Donostian programak egitarau zabala prestatu du azken asteetarako, eta abuztu amaierarako ere hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu. Ostiral honetarako esaterako, zuzeneko musika, dantza eta argi ikuskizuna eskainiko dute, 21:10etan Haizearen orrazian. Iluntz izeneko emanaldi honetan, Felipe Ugarte arduratu da musikaz eta Paula Parra eta Ruben Albelda, ordea, dantzaz. Sarrera doakoa izango da eta eserlekuak bete arte bertaratzeko aukera izango da.