Irailararen 1etik aurrera aldaketak izango dira Dbuseko hainbat lineetan
Indarrean jarri zen 970/2020 Errege Dekretuaren murrizketen ondorioz, irailaren 1etik aurrera autobus linea batzuetan aldaketak jarriko dira martxan. Izan ere, Donostiako hirigunean abiadura muga berriak ezarriko dira.
31 Intxaurrondo-Ospitaldeak-Altza
31 linearen ibilbidea aldatuko da: Garberako biribilgunetik aurrera, Garbera, Marrus, Lauaizeta, Leosiñeta eta Larratxo pasealekutik joango da Larratxoraino (33 lineak egiten duen ibilbide bera). 31 linearen zerbitzutik kanpo geratuko dira, ordea, Herrera 20 eta 42, Erroteta Behekoa, Santa Barbara, Altzako Anbulatorioa, Nerecan, San Marcial eta Martillun. Baina geraleku horietako erabiltzaileak L13-Altza eta L31 arteko bidaia doan egin ahal izango dute Larratxon. Halaber, Altzan edo Herreran ere sartu ahal izango dira, L24 eta L27arekin autobus aldaketa doan eginez leku berean: Larratxo III edo Larratco 46.
35 Antigu-Aiete-Ospitaleak
Urbieta kaleko bi geltokiak keduko dira 35 lineako ibilbidetik: Urnieta 9 eta Urnieta 20. Zerbitzua ordea, Arriola 15ean geratuko da.
Matia Zentrorako hiru zerbitzuak ere kendu egingo dira eta linea bukaerako geltokia Tolosa 138an(Errotaburu) izango da. Bera, Matia Zentroko erabiltzaileek 36 San Roke-Aldakoenea linea erabili ahal izango dute eta erdialdean Antiguako edozein lineatara (6-16-8-25-33-40-45 )aldaketa egin
43 Anoeta-Igara
Goizeko eta eguerdiko zerbitzuetan 40 minutura luzatuko da ibilbidea egiteko denbora. Beraz, Madril hiribideko egungo irteerak aldatu egingo dira: 6:50-7:25-8:00-8:40 irteera orduen ordez, 6:40-7:20-8:00-8:40 irtengo dira autobusak.
Halaber, Igaratik irteteko ordutegia ere aldatuko da: 13:05ean, 13:40an, 14:20an, 14:55ean, 15:30ean eta 16:05ean izan beharrean 13:05ean, 13:45ean,15:05ean eta 15:45ean izango dira.
46 San Antonio-Montesol
46 Morlans lineari ibilbide berri bat gehituko zaio, 60 minutuko maiztasunarekin Ategorrieta eta San Antonio-Montesol eremuraino luzatuko dena. Horregatik, 46 San Antonio-Morlans linea deituko da.
Morlansetik Erdialdea-Ategorrieta alderantz, Morlanseko igogailutik Morlans 19rantz joango da, Errondo-Morlans, Collado, Antso Jakituna 35, Mundaiz zubi, Gernikako Arbola, Maria Kristina zubiraino, eta Askatasunaren hiribideko 3. Puntu horretatik aurrera, Pinares-Mirakruz 14tik, Vasconiatik, Jai Alaitik, Ategorrietako erlojutik, Intxaurrondo Zaharretik, Mirakruz gainetik, Parada Baserritik, Parada Baserriko 28tik eta Parada Baserriko 70etik jarraituko du.
Parada Baserriaren ingurutik Erdialdea-Morlans alderantz, Parada Baserria 70 geltokitik Montesolera joango da, eta gero San Antoniotik, Luis Pradera 9tik, Luis Pradera 1etik, Mirakruz gaina II-tik, Toki Ederretik, Jesuitetatik, Mariaren Bihotzetik, Colon 17tik eta Askatasunaren hiribidea 20tik egingo du ibilbidea. Geltoki horretatik aurrera, Urbieta 6 eta 38tik, Mendeurrenetik, Pío XII.etik, Katalina Eleizegi 2tik eta Morlans 73 eta 51tik jarraituko du, Morlanseko igogailuraino.
Informazio gehiagorako, Dbuseko webgunean kontsulta daiteke edo 943 000 200 zenbakira deitu.