PSV Eindhoven, Monaco eta Sturm Grazen aurka lehiatuko du Realak
Realari PSV Eindhovenen (Herbehereak), Monacoren eta Sturm Grazen (Austria) aurka jokatzea tokatu zaio Europa ligan, UEFAK Instanbulen (Turkia) egin berri duen zozketaren arabera.
Aurten, Konferentzien liga estreinatuko da, eta Europa ligan eragina izango du horrek. Izan ere, 48 talde izan beharrean 32 arituko dira txapelketan. Gainera, soilik multzo bakoitzeko lehena sailkatuko da zuzenean martxoan jokatuko diren final-zortzirenetarako. Bigarren sailkatuenek ordea, Txapeldunen Ligako ligaxkako multzoetan hirugarren sailkatzen direnen kontra jokatuko dute otsail amaieran, eta irabazleek final-zortzirenetara joatea lortuko dute.
Ligaxkako partiduak, iraialren 16an hasi eta abenduaren 9an amaituko dira eta finala 2022ko maiatzaren 18an jokatuko da, Sevillako Sanchez Pizjuan estadioan.