Gaby Garcia aurrelaria fitxatu du Realak
Realak eta Venezuelako Gaby Garcia jokalariak akordioa lortu dute talde txuri-urdinean joka dezan 2023ko ekainarean 30era arte. Txuri-urdinen seigarren fitxaketa da, eta ondo bidean azkena izango da. Izan ere, igandean hasiko dute liga Zubietan, Valentziaren aurka.
Garcia aurrelaria da eta 24 urte ditu. Galiziako Deportivon aritu da hiru urtez –15 gol eginez azken bi sasoitan–, eta libre iritsi da Realera. Aurrez, Venezuelako Estudiantes de Guarico taldean ibili zen, eta egun bere herrialdeko selekzioarekin jokatzen du. “Baloia izatea gustatzen zait, eta entrenatzen hasteko gogoz nago”, adierazi du Garciak.
Hastear den denboraldirako fitxatu dituzten beste jokalariak ondorengoak dira: Clare Pleuler, Manuela Vanegas, Iris Arnaiz, Enma Martinez eta Allegra Poljak. Horiekin batera, Mirari Uria gaztea bigarren taldetik lehengora igo du Realak.