Langabeentzako doako ikastaroak antolatzeko 38.000 euro bideratu ditu udalak
Donostiako Udalak euskaltegiei diru laguntzak emateko oinarriak onartu ditu, 2021eko langabeentzako doako ikastaroak antolatzeko. Horretararako, 38.000 euro bideratuko dituzte.
Laguntza horiek arautzen dituzten oinarrien arabera, 18 urtetik gorako Donostiako langabetuek izango dute aukera ikastaroetan parte hartzeko. Helburua da hamar ikastalde antolatu eta diruz laguntzea, gutxi gorabehera, 100-120 langabetu eskolatzeko.
Ikastaroei dagokienez, HABEk homologatutako aurrez aurreko euskalduntze ikastaroak lagundu nahi dira; ikastaroak 120 ikastordukoak izango dira, eta egunero hiru ordu emango dira, astelehenetik ostiralera. Asistentzia nahitaezkoa izango da, eta urrian hasi eta abenduan bukatzea aurreikusten da.