Nahia Zudairek laugarren postua eskuratu du Tokion
Nahia Zudaire igerilari zubietarrak diploma olinpikoa eskuratu du Tokioko Paraolinpiar Jokoetan. Gaur goizean 400m. estilo librean lehiatu da eta laugarren postuan sailkatu da.
17 urteko gazteak larunbatean egin zuen debuta Paraolinpiar jokoetan eta AEB eta Europako kirolari onenak izan ditu lehiakide. Morgan Sticney eta Jessica Long estatubatuarrak nagusitu dira proban; Stickeyek urrea eskuratu du eta Longek zilarra. Hirugarren postuan, ordea, Xenia Francesca Palazzo italiarra sailkatu da. Zudaire lehengo 100 metroaten bostgarren postuan zegoen, baina 200 metroko pasea baino lehen Maack alemaniarra gainditzea lortu du. 5:07:67 denbora egin du azkenean.
Abuztuaren 28an izandako proban huts tekniko bat egotzi zioten Zudaireri eta kaleratua izan zen. Gaurkoan ordea emaitza bikaina lortu du. Ostiralean, irailaren 3an, azken proba izango du igerilariak, 100m. tximeleta.