Zinemaldia + Plus fokuak Marion Cotillard eta Johnny Depp protagonista dituzten bi film eskainiko ditu
Donostia Zinemaldiak bi emanaldi berri eskainiko ditu Tabakalerako pantaila partekatua hartzen duen Zinemaldia + Plus fokuan. Donostia Sarietako aktoreak film hauetako pertsonaia nagusiak dira. Marion Cotillard Dardenne anaiek zuzendutako Deux jours, une nuit (2014) filmeko aktore nagusia da eta Johnny Depp, berriz, Jim Jarmuschen Dead man (1995) filmeko aktore nagusia.
Irailaren 4ean, larunbata, Deux jours, une nuit filma eskainiko da jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Bigarren saioa, irailaren 9rako programatua dago eta euskarazko azpitituluekin eskainiko da.
Azken urteotan, Tabakalerak Zinemaldia hasi aurretik hartu izan ditu Donostia Sariarekin lotutako filmen emanaldiak. Hemendik aurrera, saio horiek Zinemaldian + Plus hileroko fokuan sartuko dira eta Zinemaldia urte osoko hitzordu bihurtzeko balioko du. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuko ditu datozen bi saioak.