Arraun Lagunak izan da sailkatze estropadako onena
Euskotren Liga lehen aldiz irabazita, Kontxako Bandera irabazteko hautagaietako bat da Arraun Lagunak. Sailkatze estropadan onenak izan dira, historian lehen aldiz.
Arraun Lagunak izan da emakumezkoen sailkatze estropadako garailea. Historian lehen aldiz, talde donostiar batek lehen postua eskuratu du Kontxako Banderaren aurreko sailkatze estropadan.
Horrela, Donostiako bi ordezkariek parte hartuko dute emakumezkoen Kontxako Banderan. Zortzi segunduko aldea atera dio Arraun Lagunak taldeak Oriori. Gainerako sei talde sailkatuak ondorengoak dira: Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Txapela. Donostiarrak osatuko du zortzikoa, berezkoa duelako parte hartzea.
Hona hemen sailkatze estropadako denbora ofizialak –lehen zazpiak sailkatu dira–:
- Arraun Lagunak 10:54.00
- Orio 11:02.46
- Hondarribia 11:08.62
- Tolosaldea 11:10.42
- Deustu 11:13.68
- Hibaika 11:13.74
- Chapela 11:16.02
- San Juan 11:17,58
- Ondarroa 11:18,88
- Cabo 11:19,84
- Zumaia 11:19,88
- Perillo 11:20,18
- Isuntza 11:34,82
- Tiran 11:36,54
- Zarautz 11:45,66
- Lutxana 11:47,82
- Ribeira 11:57,70
- Lapurdi 12:07,52
- Mugardos 12:11,26
- Castro 12:52,58
Ondoren, txanden zozketa egin dute Donostiako Udaletxean:
- Txanda: Donostiarra, Tolosaldea, Orio eta Deustu.
- Txanda: Chapela, Hondarribia, Hibaika eta Arraun Lagunak.
Sartu Irutxuloko Hitzaren atal berezian, Kontxako Bandera eta estropadak jarraitzeko.