Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak 1921eko Kontxako bandera berreskuratuko dute askotariko jardueren bidez
 
                                    Bosgarren urtez jarraian, Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa berreskuratuko dute Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak #KONTXA100 egitasmoaren bidez. Duela 100 urteko estropadetan gertatutakoa dute oinarri, eta aurten 1921. urteko Kontxako bandera izango da protagonista.
Hainbat jarduera aurkeztu dituzte, besteak beste: erakusketa, hitzaldia, bertso saio bat eta Ciaboga aldizkaria Gainera, lehenengo aldiz, Kontxako estropadak Euskal Itsas Museotik ikusteko aukera emango da Estropadak leihotik jarduerarekin. Informazio guztia helbide honetan topa daiteke.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    