Gizon bat atxilotu dute Donostian, abuztuan Amara Berrin izandako sutea piztea leporatuta
Udaltzaingoak 35 urteko gizon bat atxilotu du gaur Donostian, ustez pasa den abuztuaren 23an Amara Berriko Isabel II.aren hiribidean izandako sutea pizteagatik. Operazioari dagozkion polizia izapideak egiten ari dira, eta horiek bukatzean epailearen aurrera eramango dute.
Aipatu suteak ke beltzezko hodei handi bat sortu zuen, hiriko hainbat lekutatik ikus zitekeena, lau kontainer eta sofa bat erre baitzituen. Abuztuaren 23ko 20:30ak aldera izan zen, Irun plazaren ondoan.