'Etxeko urak' eta 'Poema likidoak' izango dituzte hizpide Poesia Orduetan

Urteroko legez, hemen dira Donostiako Poesia Orduak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta. Hilaren 6an eta 7an egingo dituzte errezitaldiak, Viktoria Eugenia Antzokian, 19:30ean.
Astelehenean, hilaren 6an, Leire Bilbaoren Etxeko urak liburua izango dute hizpide, eta Maite Larburuk musikatuko du saioa. Hurrengo egunean, aldiz, Nahia Zubeldiaren Poesia likidoak errezitatuko dute, eta Zubeldiak berak eta Manu Matthysek osatutako Lumi taldeak girotuko du emanaldia.
Bi emanaldietarako gonbidapenak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, antzokiko leihatilan, 17:00etatik aurrera.