Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea, zabalik

Zabalik dago Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea, eta talde ez profesionaletan aritzen diren 14 eta 30 urte bitarteko gazteek izena eman dezakete irailaren 15era arte www.donostia.eus/gazteria web orrian. “Oso aukera polita da gazteek sortutako antzezlanak erakusteko, sormena eta antzerki produkzioa bultzatzearekin batera. Gainera publiko gisa antzokietara hurbiltzeko ohitura sortzen ere lagun dezake”, esan du Ane Oiarbide Gazteria Saileko zinegotziak.