Santurtzik egin du denborarik onena gizonezkoen sailkatze estropadan
Eusko Label Ligako liderrak irabazi du Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropada: Santurtzik.

Santurtzi izan da Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropadan garaile. Eusko Label Ligako liderrak dira denbora onena egin dutenak, eta sei segundoko aldea atera diote Hondarribiari. Gainerako sei talde sailkatuak honakoak dira: Zierbena, Cabo da Cruz, Orio, Bermeo Urdaibai eta Ares. Donostiarrak osatuko du zortzikoa, berezkoa duelako parte hartzea.
Hona hemen sailkatze estropadako denbora ofizialak –lehen zazpiak sailkatu dira–:
- Santurtzi 20:23.68
- Hondarribia 20:29.54
- Zierbena 20:31.98
- Cabo da Cruz 20:43.22
- Orio 20:44.38
- Bermeo Urdaibai 20:45.20
- Ares 20:47.34
- Ondarroa 20:54.74
- Lekittarra 20:56.88
- Getaria 21:01.08
- San Juan 21:06.02
- Kaiku 21:14.14
- Zarautz 21:16.30
- Tiran 21:22.00
- Pedreña 21:26.40
- San Pedro 21:26.66
- Arkote 21:31.08
- Zumaia 21:50.44
- Deustu 21:54.02
- Lapurdi 22:17.06
- Camargo 22:29.04
- Mutriku 22:41.16
- Hibaika 23:21.06
Ondoren, txanden zozketa egin dute Donostiako Udaletxean:
- Txanda: Hondarribia, Zierbena, Urdaibai eta Donostiarra.
- Txanda: Santurtzi, Cabo da Cruz, Orio eta Ares.
Sartu Irutxuloko Hitzaren atal berezian, Kontxako Bandera eta estropadak jarraitzeko.