Kutxa Kultur Musika egonaldietan parte hartzeko aukera dute talde zein bakarlariek

Martin de Marte eta Mugan taldeak, Ramona’s First Evil Boyfriend bikoteak eta Sara Azurza, Blanquita Carraquela eta J. Largo bakarlariak parte hartu ondoren, Kutxa Kultur Musikak musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko aukera eskainiko du.
Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia kontraturik indarrean ez badute. Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bategite eta fusioak. Proposamenen irudimena, talentua eta sormen kalitatea balioetsiko dira.
Izena emateko epea hilaren 3tik urriaren 12 arte izango da. Talde edo bakarlariek kutxakultur.eus webgunean azaltzen den formularioa bete beharko dute. Estatuko profesional independenteek osaturiko epaimahaiak sei proposamen aukeratuko ditu gutxienez.