Motor gidari bat hil da Salamanca pasealekuan

Arratsaldeko zazpietan gertatu da istripua. Motor gidari batek Pasealeku Berrira ez pasatzeko jarrita zegoen hesiaren kontra egin du (estropadak direla eta jarritako hesia). Osasun zerbitzuak bertan artatu dute, eta suspertzen saiatu dira, baina gidaria hil egin da. Udaltzaingoa istripuaren ingurukoak ikertzen ari dela adierazi du udalak.