Donostia eta Baiona lotzen dituen proba zikloturista egingo dute asteburuan
Apirilean izan ohi da Bera Berak antolatzen duen Donostia-Baiona-Donostia proba zikloturista. Iazkoa bertan behera utzi ondoren, 2021ekoa atzeratu egin zuten apiriletik irailera. Dena dela, azken unera arte antolakuntzak ez zekien aurrera eraman ahal izango zuen. Baimena abuztua bukaeran jaso zuten, eta, beraz, egin ahal izango dute. Izena eman duten zikloturistak bihar abiatuko dira Grosetik goizeko 8etan. Bi ibilbide izango dituzte aukeran; 130 kilometroko luzea eta 90 kilometroko laburra.