Koronabirusaren 19 kasu positibo atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du hirian, eta 243,43koa da orain. Ondarreta eremu laranjan dago, eta gainerako osasun eremuak, berriz, eremu horian.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, COVID-19aren 29 kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du hirian, eta 243,43koa da orain; atzo, aldiz, 248,92koaa zen, eta herenegun, 253,85ekoa. Hainbat astez eremu gorrian sartuta egon ostean, Donostia eremu laranjara pasatu zen abuztuaren 12an, 400eko intzidentziatik jaitsita. Ordutik, beheranzko joera mantendu da, eta abuztuaren 30ean eremu horian sartu zen Donostia, 300etik beherako intzidentziarekin. Hain zuzen, intzidentzia metatuak hilabetez etengabe gora egin ostean, hilabete pasatxo darama etengabe jaisten. Uztailaren 28an, 831,73ko intzidentziarekin, hasi zen behera egiten.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du Ondarretan, Amara-Erdialdean, Bidebietan, Egian, Amara Berrin eta Grosen. Aldiz, gora egin du Parte Zaharrean, Altza-Rotetan eta Loiolan, eta berdin mantendu da Aieten eta Intxaurrondon. Ondarreta izan ezin, osasun eremu guztiak eremu horian daude; Ondarreta eremu laranjan dago:
- Ondarreta: 317,94
- Aiete: 296,81
- Amara-Erdialdea: 257,07
- Parte Zaharra: 252,89
- Intxaurrondo: 236,59
- Bidebieta: 235,88
- Egia: 216,42
- Amara Berri: 193,83
- Altza-Roteta: 183,72
- Gros: 168,85
- Loiola: 122,65
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Parte Zaharra: 5
- Amara Berri: 4
- Gros: 2
- Ondarreta: 1
- Altza-Roteta: 1
- Amara-Erdialdea: 1
- Intxaurrondo: 1
- Aiete: 1
- Bidebieta: 1
- Loiola: 1
- Egia: 0
Txertaketa prozesua
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartzen ari dira. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen ari dira dagoeneko. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Era berean, birusa pasa dutenek dagoeneko ez dute sei hilabete itxaron beharko txertoa jasotzeko, bi hilabete baizik. Izan ere, txerto kopuru nahikoa dagoela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Saltokietako gehienezko edukiera %60koa da, eta ostalaritza establezimenduena %50ekoa.
- Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, edukiera %30ekoa da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.