Sua baino gehiago
1813ko abuztuaren 31ko sutearen simulazioa, artxiboko irudi batean.Joseba Parron San Sebastian 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoak oroitzeko Donostia sutan 1813-2013 elkarteak urtero antzerki ibiltaria antolatzen du Parte Zaharrean. Donostiarrok ohitura dugu hiriaren inguruko historia oroitzeko, baina ez dugu dena modu berdinean oroitzen. Danborradako festetarako jantzi berberak abuztuaren 31n gertatutakoak gogoratzeko balio dute uda amaierako omenaldian. “Arrotzen” atzaparretatik “askatzera” etorri ziren haiek eragindako sua oroitzea beharrezkoa da gure hirian. Izan ere, sute horren keak gauza asko ezkutatzen ditu atzean. Pixkanaka, gertatutakoa ezagutzen joan bagara ere, oraindik, hiritarrok ez dugu gure historia behar bezala ezagutzen. Horregatik biak beharrezkoak ditugu, bai ahazten laguntzen duten jaiak eta gogoratzeko balio duten egunak. Mendekua, suntsiketa, bortxa, tortura, sarraskiak eta suteak ez dira iraganeko kontua; lehen izan ziren moduan orain ere badaude.


