Maila onekoak izan dira Antiguako Pilota Txapelketako finalak
Antiguako frontoian jokatu ziren larunbatean Antiguako Pilota Txapelketako hiru finalak. Hiruak izan ziren maila onekoak, bereziki, nesken kategoriakoa. Laia Salsamendi eta Olatz Agirrezabalaga aurrez aurre aritu ziren, eta azkenik Salsamendik jantzi zuen txapela (18-14).
Gizonezkoen kategorian, berriz, Igoa-Ugartemendia bikoteak Oskoz-Santamaria bikotea mendean hartu zuen (22-11). Azkenik, elite mailako finala ere estua bezain izan zen. Mata-Aizpurua bikoteak jantzi zituen txapelak Exposito-Irazustabarrena bikoteari irabazita (22-19).