Donostiako hondartzek bandera horiarekin bukatuko dute eguna
Ondarretako, Kontxako, Zurriolako eta Santa Klara irlako hondartzen bandera horiarekin bukatuko dute gaurko eguna ere bai, gaurkoan ere hainbat bainularik azkura sentitu baitute uretan, ostreopsis siamensis alga toxikoaren eraginez. Hala ere, atzo baino askoz azkura kasu gutxiago atzeman dituzte gaur: hogei inguru. Asteartean, aldiz, ehun bat kasu atzeman zituzten egun osoan.
Atzo arratsaldean egin zuten moduan, bandera horia jarri dute gaur Donostiako hondartza guztietan algaren presentziagatik, uraren kalitatea ona dela nabarmendu baitu udalak. Horrela, bandera berdea jarri arte, kontuz bainatzeko gomendatu du udalak. Arratsaldeko tarte batean, bandera gorria jarri dute Zurriolako gune batean, Saguestik gertuen dagoenean, zona horretan atzeman dituztelako azkura kasu gehienak.