Erabilitako olioaren bilketaz arduratzeko enpresa bat kontratatzea erabaki du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak oniritzia eman dio Donostiako udal mugartean kokatuta dauden edukiontzietako etxeko olio erabilia gaika biltzeko, birziklatzeko eta baloratzeko zerbitzuaren emakida kontratatzeko espedienteari.
Enpresa arduratuko da, halaber, herritarrek bide pubilkoan jarritako edukiontzietan utzitako exeko olio begetala biltzea, garraiatzeaz eta birziklatzeaz; bioerregar homologatua (biodiesela) edo beste produktu bazuk egiteko baimendutako baloratzaile bati olioa emateaz eta kaleko olio-edukiontziak garbitzeaz, kontserbatzeaz eta osorik mantentzeaz.