Ikasturtea hasi da gaur, eta osasun neurriek bere horretan diraute

Donostiako haur eta gazteak eskolara itzuli dira gaur udako oporren ostean, eta pandemiaren aurkako neurriak bere horretan mantendu dituzte ikastetxeetan. Eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola kirola martxan izango dira, eta ez da beharrezkoa izango eskolan sartu aurretik ikasleei tenperatura hartzea. Hala ere, oinarrizko osasun neurriak mantenduko dituzte: segurtasun-distantzia mantentzea, eskuak maiz garbitzea, gelak aireztatzea, maskara erabiltzea (Haur Hezkuntzan salbu) eta kontaktuak mugatzea. Bestalde, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan lantaldeak osatu ahalko dira.
12-15 urteko nerabeen txertaketa nahikoa aurreratuta dagoenez (horien % 80k gutxienez dosi bat jaso dute), berrogeialdia dezente arintzea espero da; izan ere, pauta osoa dutenek ez dute egin beharko, nahiz eta positibo baten kontaktu estua izan. Gainerako kasuetan, bakartze protokolo berberak erabiliko dituzte.