Market Plaza plataformak 'Eskolara itzulera' errazteko kanpaina abiatu du
DSS Market Plaza Donostiako merkatari txikikariak biltzen dituen plataforma digitalak “Eskolara itzulera” errazteko eta produktuak herritarren esku jartzeko kanpaina abiatu du. Eskaintzak 400 produktu baino gehiago jasotzen ditu eta erosketak irailaren 9a eta urriaren 9a bitartean egin daitezke.
30 eurotik gorako erosketetan 20 euroko hobaria aplikatzen da eta horri %10eko deskontua gehitzen zaio (produktu bakoitzeko 5 euro). Deskontu hori ordea, jada aplikatua dago web orriko prezioetan. Gainera, ‘Lehenengo erosketa’ sustapenean onuradun izan ziren pertsonek hobaria duen bigarren erosketa bat egiteko aukera dute.
Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, ekintzak helburu bikoitza du: “alde batetik, tokiko ekonomia berpiztea eta tokiko saltokiak babestea”. DSS Market Plaza online salmentaren eta zerbitzuen plataforma sortu berria da –ekainean jarri zen web orria herritarren esku– eta harrera ona izan duela dio zinegotziak. Donostiako merkataritza txikikariaren eraldaketa digitalari erantzuteko sortu zen eta kontsumo ohitura berrien aurrean sektorea indartzea lortu nahi du.
Oraingoz, hiriko 141 saltokik eman dute izena plataforman eta aholkularitza eta prestakuntza jaso dituzte. Besteak beste, ehun gaiak, teknologia, altzariak, dekorazioa, edertasun gaiak eskaintzen dira 2.570 produktuz osatutako katalogoan. Alta eman nahi duten saltokiek info@dssmarketplaza.eus-era idatzi dezakete edota, 943482800 telefonora deitu.