Oier Oa datorren otsailean epaituko dute Frantziar Estatuan sartzeko debekua urratzeagatik
Oier Oa preso ohi donostiarra datorren otsailean epaituko dute, pasa den azaroan Frantzian sartzeko debekua urratzeagatik. Oa 2012tik 2015era egon zen preso eta Frantziako justiziak lurralde debekua ezarri zion 2015ean; harrezkero ez du eskubiderik Iparraldean egoteko. Hala ere, ordutik Larresoron bizi izan da bere bikotearekin eta hiru semeekin eta Bernart Etxepare lizeoan egiten zuen lan. 2020ko azaroan Frantziako poliziak bideko kontrol batean atxilotu zuen eta lau hilabeteko zigorra ezarri nahi zioten. Preso ohiak ordea, ez zuen zigorra onartu eta gaur epaitu beharra zuten. Oaren abokatuak auzia atzeratzeko eskatu du, eta otsailaren 15ean izango du epaiketa Baionan Parisko Auzitegi Gorenak azaroaren 8an Frantziako Estatuan egoteko debekuaren helegitea aztertu ostean.
Bernart Etxepareko ikasleek babesa adierazi diote gaur goizean:
Oier ebatsi digute, alaitasuna ez.
— Selaurua Betez (@selauruabetez) September 7, 2021
Oier gurekin orain! pic.twitter.com/euDidP43Rb