Artzak Ortzeok Elkarteak Intxaurrondon utzitako aztarna jasotzen duen erakusketa jarriko da Larrotxenen

Artzak Ortzeok elkarteak 100 urte bete zituen otsailean eta Intxaurrondo auzoan utzitako aztarna jasotzen duen erakusketa bat jarriko da Larrotxene kultur etxean. Artzak Ortzeok eta Intxaurrondo asko aldatu dira urte hauetan guztietan, baina elkarteak zutik jarraitzen du, auzokoen elkargune gisa. Mende honetan zehar auzo bizitza sustatzeko jarduerak antolatzen aritu dira.
Bihar, irailaren 10ean, hasiko da erakusketa eta irailaren 30 arte izango da ikusgai. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:30era izango da irekita, eta sarrea librea izango du. Erakusketaren antolatzaileak Artzak Ortzeok Elkartea, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea eta Donostia Kultura dira.