Hiriko hondartzetan alga toxikoa dagoela baieztatu du udalak
Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak EHUko Biologia Fakultateak egindako azterketaren emaitzak jaso ditu. Uren laginak aztertuta baieztatu ahal izan dute ostreopsis siamensis alga toxikoa dagoela hiriko hondartzetan. Zurriolako lagina izan da alga horien presentzia handiena izan duena. Hain zuzen, hondartza horretan kaltetu zituen bainulari gehien.
Azterketen beste ondorio bat da alga horren presentzia mailak ez direla gehiegizkoak. Horregatik, azterketa sakonagoa egingo dute, eta horien emaitzen berri emango dute datorren asteko astelehenenean edo asteartean. Beraz, egiaztatu da egunotan erregistratutako gorabeheren jatorria alga mota horren unean uneko ugalketatik datorrela.