Hiriko intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 12 kasu positibo atzeman zituzten atzo Donostian. Intzidentzia metatua, berriz, 167,22koa da.
Positibo bat gehiago eta intzidentzia metatuak beheranzko joera mantentzen du. Hori diote Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuek. Atzo, COVID-19aren 12 kasu positibo atzeman zituzten Donostian. Intzidentzia metatua, berriz, 167,22koa da. Bestalde, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean jakinarazi duenez, Osakidetzak irailaren 30ean txertodromoak itxiko ditu; tartean, Illunbekoa.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du hainbat osasun eremutan: Bidebieta, Loiola, Ondarreta, Altza-Roteta, Aiete, Gros eta Amara Berri. Aldiz, gora egin du Intxaurrondon eta Parte Zaharrean. Besteetan mantendu egin da.
- Egia: 202,89
- Intxaurrondo: 201,54
- Amara-Erdialdea: 198,31
- Loiola: 177,16
- Ondarreta: 177,16
- Altza-Roteta: 168,41
- Bidebieta: 166,50
- Parte Zaharra: 158,96
- Aiete: 152,41
- Gros: 124,95
- Amara Berri: 98,45
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Ondarreta: 2
- Intxaurrondo: 2
- Parte Zaharra: 2
- Egia: 2
- Amara Berri: 1
- Gros: 1
- Amara-Erdialdea: 1
- Altza-Roteta: 1
- Bidebieta: 0
- Aiete: 0
- Loiola: 0
Txertaketa prozesua
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartzen ari dira. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen ari dira dagoeneko. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Era berean, birusa pasa dutenek dagoeneko ez dute sei hilabete itxaron beharko txertoa jasotzeko, bi hilabete baizik. Izan ere, txerto kopuru nahikoa dagoela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Saltokietako gehienezko edukiera %60koa da, eta ostalaritza establezimenduena %50ekoa.
- Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, edukiera %30ekoa da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.