Illunbek txertodromo izateari utziko dio irailaren 30ean
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean jakinarazi duenez, Osakidetzak irailaren 30ean txertodromoak itxiko ditu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako txertaketa guneen “berrantolaketa” abiatuko dute. Hala, Illunbek txertodromo izateari utziko dio eta urritik aurrera, Atano III.a pilotalekuan jarriko da txertaketa gune berria.
Osakidetzak adierazi duenez, ordua hartzeko unean kokapen berria jakinaraziko da. 12 urtetik gorako herritarren %84ak txertoaren bi dosiak jarri ditu eta txertatzeke dauden herritarren kopurua txikia denez, Osakidetzak txertaketa gune handiak istea erabaki du.