Anoetako estadioa %60ra bete ahal izango da
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Espainiako Futbol Liga Profesionalari, eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko futbol estadioen edukiera %60ra igoko dute. Horrela, Anoetako estadioan 24.000 realzale inguru sartu ahal izango dira Realaren etxeko partidetan, gaur egungoaren bikoitza –40.000 zalerentzako edukiera dauka Anoetak, eta 12.000 inguru sar daitezke gaur egun–.
Espainiak Lurralde Arteko Kontseiluak irailaren 1ean erabaki zuen Espainiako Estatuko estadio guztien edukiera %60ra igotzea, baina Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estadioen edukiera %20ra mugatzea erabaki zuen; ondoren, %30era igo zuen. Horren aurrean, Espainiako Futbol Liga Profesionalak helegitea aurkeztu zuen astelehenean EAEko Auzitegi Nagusian, eta auzitegiak arrazoia eman dio.