Zinemaldia dela eta Dbuseko lineetan aldaketak izango dira
Donostia Zinemaldiko 2021eko edizioa irailak 17an, larunbata, hasiko da, eta Dbuseko lineek jasango dituzten ordutegi aldaketak iragarri dituzte. Irailaren 25era arte iraungo dute aldaketek eta ondoren orainarteko ordutegiekin jarraituko dute.
Esaterako, ondorengo egunetan eta orduetan ezin izango da Zurriolatik zirkulatu. 13, 14, 29, 31, 37, eta 42 lineak Kolon Pasealekutik joango dira eta Kursaaleko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da:
– Irailaren 17a, ostirala: 19:00etatik 22:00etara gutxi gorabehera
– Irailaren 18a, larunbata: 21:00etatik 22:45era gutxi gorabehera
– Irailaren 19a, igandea: 21:00 etatik 22:15era gutxi gorabehera
– Irailaren 20a, astelehena: 18:00 etatik 19:15era eta 21:00etatik 22:15era gutxi
gorabehera
– Irailaren 21a, asteartea: 21:00etatik 22:15era gutxi gorabehera
– Irailaren 22a, asteazkena: 20:30etik 22:30era gutxi gorabehera
– Irailaren 23a, osteguna: 21:00etatik 22:15era gutxi gorab.
– Irailaren 24a, ostirala: 15:00etatik 16:15era eta 18:30etik 19:45era gutxi gorabehera
– Irailaren 25a, larunbata: 18:30etik 22:30era gutxi gorabehera
Bestetik, hauek dira Bulebarretik auzoetara irteerak egingo dizuzten gautxori lineak: B1, B2,B3. B4, B5, B6, B7, B8, B9, B10. Ordutegi zehatzak eta informazio gehigarria Dbusen webgunean daude eskuragarri.