Anoetako partidetara joateko autobus zerbitzu bereziak berrabiaraziko dituzte
COVID-19aren pandemiaren ondorioz eten ostean, Dbusek Anoetako futbol partidetan ezarri ohi duen zerbitzu berezia berrabiaraztea erabaki du. Horrela, Realak etxean jokatzen duenetan hiriko auzo gehienetatik Anoetara autobusean joan ahal izango da berriz ere. Zehazki, igandean berrabiaraziko dute zerbitzua, Realak Sevillaren aurka jokatuko duen neurketaren bueltan; 16:15ean izango da partida.
Hauek izango dira Dbusen zerbitzu bereziak igandean:
- Bulebarretik eta Urbieta kaletik: 28, 26 y 21 lineak, 15:15etik aurrera, minutu gutxiro.
- Grosetik: Anbulatoriotik abiatuko dira 17 linea eta FT linea berezia 15:15ean, eta 10-15 minuturo pasako dira. Geltoki hauetan egingo dituzte geldialdiak: Nafarroa hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Kolon pasealekua eta Renfe-Bus.
- Antiguatik: Lugaritz 27tik abiatuko da FT linea berezia, 15:15etik 16:05era, hamar minuturo, eta Tolosa hiribidean, Zumalakarregi hiribidean eta Pio Barojan egingo ditu geldialdiak.
- Altzatik: Santa Barbaratik abiatuko dira autobusak 15:15ean, bost minuturo. Altzan eta Larratxon geldituko dira.
- Intxaurrondo eta Egiatik: Txara-Zarategitik abiatuko dira autobus bereziak eta 27 lineakoak, eta Egian hainbat geldialdi egingo dituzte. FT lineako autobusak 15:15ean, 15:30ean eta 15:45ean aterako dira.
- Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik: zerbitzua Juan XXIII.aren geltokitik (Bidebieta), aterako dira, eta geldialdiak egingo dituzte Kontadoresen, Mirakruz Gainan, Ategorrietna, Galtzara Nagusian, Kolon Pasealekuan eta Renfe-Busen. FT linea berezia 15:25ean aterako da.
- Martutene eta Loiolatik: 26 linearen ohiko zerbitzuak egongo dira, 13:50ean, 14:10ean eta 14:30ean.
- Aietetik: 31 linearen ohiko zerbitzuak egongo dira La Cumbretik: Aiete pasealekua, Oriamendi eta Begiristainetik Anoetaraino, 60 minutuan behin.