Mugikortasun Astea abiatu du udalak garraio iraunkorra sustatzeko
Dbusek garraio iraunkorren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina abiatu du “Mugitu jasangarri… mugitu osasuntsu” lemapean. Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, gaurtik irailaren 22ra kanpaina abian izango da. Garraio publiko eta jasangarria erabiliz ingurumenerako eta osasunerako onurei lotutako ideak transmititzea du helburu.
Gaur hasi da Mugikortasun Astea, eta Donostiako Udalak CargoBizi ibilbidearekin abiatu du kanpaina. “Hiria aldatu cargo bikean” lelopean, 355km-ko ibilbidea egingo da zama-bizikletetan euskal geografian barrena, bidegorri eta errepideetan garraiobide hori sustatzeko.
Donostiako TXITA enpresako bi cargo bike Alderdi Ederretik abiatu dira gaur goizean eta 9 egunez ibilbidea egiten arituko dira. Irailaren 18an Gasteizen egingo dute geldialdia, eta hilaren 2oean Bilbon. Hainbat udalerritan ere geldialdiak egingo dituzte eta bizikleta mota hori sustatzeko ekitaldi txiki bana egingo da.
Bestalde, aste osoan zehar hainbat jarduera egingo dira hirian. Besteak beste, mugikortasunari buruzko online mintegiak, informazio saioak eta ikastaroak izango dira. Egitarau osoa webgunean dago ikusgai.
Kanpainan zehar garatuko diren hainbat ideia aurreratu ditu Dbusek:
– Garraio kolektibo jasangarrian bidaiatzeak edo mugikortasun aktiboak praktikatzeak mugitzen zaren bakoitzean uzten duzun karbono-aztarna gutxitzen du.
-Mugikortasun aktiboak %30era arte murriztu dezake gaixotasun gauek pairatzeko aukera: antsietatea, presio arterial altua…
-Gastuak murriztea ahalbidetzen du.
-Esoazio publikoaren erabilera hobetzen da.
Mugikortasun aktiboak dauzkan abantaila hauek autobuseko errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan izango dira ikusgai.