5 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo
Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 114,04koa da orain. Goizeko 03:00ak arte zabaldu ahal izango dira ostatuak bihartik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 5 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 114,04koa da orain. Kasu positibo kopuruak eta intzidentzia metatuak behera egin dute gaur ere, beraz.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du bederatzi osasun eremutan, eta gora egin du Egian; berdin mantendu da Aieten.
- Egia: 229,95
- Intxaurrondo: 157,73
- Amara-Erdialdea: 139,55
- Loiola: 136,28
- Altza-Roteta: 122,48
- Ondarreta: 111,62
- Bidebieta: 111,00
- Gros: 81,05
- Aiete: 80,22
- Parte Zaharra: 57,80
- Amara Berri: 55,38
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Egia: 3
- Altza-Roteta: 1
- Parte Zaharra: 1
- Aiete: 1
- Loiola: 0
- Gros: 0
- Ondarreta: 0
- Amara-Erdialdea: 0
- Bidebieta: 0
- Amara Berri: 0
- Intxaurrondo: 0
Txertaketa prozesua
Osakidetzak irailaren 30ean txertodromoak itxiko ditu; tartean, Illunbekoa. 12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeak txertoa hartzen ari dira.
Indarrean dauden osasun neurriak
Labik bilera egin du gaur, eta bihartik aurrera gaueko aisialdia luzatzea erabaki du. Goizeko 03:00ak arte zabaldu ahal izango dira ostatuak eta kultur eta merkataritza jardueretarako ere muga bera izango da. Ostalaritzari dagokionez, ezingo da barran kontsumitu eta %75eko jarduera onartuko da barruan. Toki itxietan, zortzi lagun eseri ahalko dira mahai berean, eta kanpokoetan, hamabi. Dantzaleku eta antzekoetan %50 jarduera onartuko da, baina ezingo da barran eta zutik kontsumitu. Gazteen lokalak irekitzeko aukera izango da 16-29 adin tarteko gazteen %85 txertatua dagoenean.
Dena dela, oraindik osasun neurria hauek daude indarrean:
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Saltokietako gehienezko edukiera %60koa da, eta ostalaritza establezimenduena %50ekoa.
- Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, edukiera %30ekoa da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.