Loiola Vintage festibala izango da gaur Loiolako Kultur Etxean
11. Loiola Vintage Festival jaialdia egingo dute Loiolako Kultur Etxean gaur arratsaldean. Bi talde izango dira protagonistak: Fermin Bouza eta Black Gamba. 18:00etan Fermin Bouzak, aspalditik donostian bizi den madrildar abeslari eta gitarristak, abesti zaharrekin osatutako ikuskizuna eskainiko du. 20:00etan Black Gamba ariko da. Karlos Nguema (ahotsa), James Morris (baxua), Xabi Mendiluze (gitarra) eta Bjorn Mendizabal (bateria) musikariek osatzen duten talde donostiarrak, soul eta funky abesti ezagunak eskainiko ditu.
Sarrerak doan izango dira eta gonbidapenak loiolakulturetxea@donostia.eus helbidera idatziz edo 943-45 46 05 telefono zenbakira deituz eskuratu daitezke.