Plus 55 programak tailerrak antolatu ditu Donostiako klima-aldaketaren eragina ezagutarazteko

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 55 urtetik gorako pertsonentzako ingurumen-sentsibilizazioko tailerra burutuko dute, Donostiako ingurumen-arazo nagusiak eta horiek klima-aldaketan duten eragina ezagutarazteko. 2021eko urritik 2022ko maiatzera arte egingo da.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekologia eta Osan Publikoko zinegotziak, Aitziber San Roman Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Carlos Perez Olozaga tailerren edukien koordinatzaileak gaur aurkeztu dute ekimena udaletxean.
Carlos Perez Olozaga Kalapieko kideak proposatu zuen herritarrei zuzendutako ekimen hau, eta hark koordinatzen ditu programaren edukiak + 55en laguntzarekin. Tailerra astean behin emango da, bi taldetan: 10:00etatik 11:45era eta 12:00etatik 13:45era. Goizeko 10 bisita gidatu ere egingo dira. Inaugurazio hitzaldia datorren asteazkenean, urriaren 20an, izango da, Ernest Lluch Kultur Etxeko ekitaldi aretoan.
Besteak beste, gai hauei buruzko hitzaldiak emango dira: Gipuzkoako energia- trantsizioa, geotermia eta itsas energiak, etxean energia aurreztea, eta komunikabideetako ingurumen-arazoen tratamendua. Bisiten artean, txangoak egingo dira Albaola, Artikutza, Cristina Enea parkera edo katamaran ibilbidea Jaizkibeldik Uliara.
Tailerraren kostua 30 eurokoa izanen da, katamaran eta autobus ibilaldiak barne. Gehienez ere 45 lagun onartuko dira talde bakoitzeko. Matrikulazioa irailaren 22tik aurrera egingo da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan jramon_duarte@donostia.eus helbide elektronikoan.