Auzoa alaitu dute Porrontxo Kulturaletako ekitaldiek
Amaitu dira aurtengo Porrontxo Kulturalak. Atzo, igandea, Txistulariekin hasi zuten eguna. 11:00etan pala eta pilota txapelketetako finala izan ziren eta kirol jarduerekin jarraituz herri kirolak egin zituzten 17:00etan. 12:00etan, Hau Egia da! egitasmokoek kultur aniztasuna eta esku hartze komunitarioa bultzatzeko ekitaldi bat prestatu zuten plazan. Hiru gune desberdin prestatu zituzten. Batean serigrafia tailerra egin zuten, bestean kontzertuak eskaini ziren eta hirugarrenean dokumental labur bat proiektatu zuten. Jende ugari bildu zen bertan, eta adin guztietako auzotarrak urbildu ziren.
Jai batzordeko kideek adierazi dutenez, “orokorrean oso ondo joan dira” aurtengo ekitaldiak. “Eredu honetako jaiak antolatzea ez doa gure filosofiarekin bat eta momentu batzuetan zaila izan da dena kontrolpean izatea”. Hala ere, auzotarrek erantzunkizunez jokatu dute nabarmendu dute eta “ekitaldi politak” antolatu direla diote.