Donostiarrak laugarren postuan amaitu du liga
Donostiarrak asteburu honetan bukatu du liga, eta ezin izan dio hirugarren postuari eutsi, baina laugarren postu baliotsu batekin amaitu dute denboraldia. Larunbatean Bermeoko uretan lehiatu zen talde donostiarra, eta bere txandan bigarren gelditu bazen ere, estropadaren sailkapen orokorrean seigarren postuan amaitu zuten. Igandean, aldiz, Portugaleteko uretan lehiatu ziren donostiarrak, eta gauza bera gertatu zen: euren txandan bigarren gelditu ziren, baina sailkapen orokorrean seigarren. Horrela, ligako sailkapenean Oriok Donostiarra aurreratu zuen, puntu bateko abantaila aterata: Orio hirugarren gelditu da 177 punturekin, eta Donostiarra laugarrenm 176 punturekin. Ligako irabazlea Santurtzi izan da, Kontxako Bandera irabazi zuen taldea, 217 punturekin. Horrela ere, ligako patroi onenaren saria Donostiarrako Arkaitz Diaz izan da.
Futbolean, lehenengo taldeko eta bigarren taldeko mutilek berdinketak eskuratu dituzte asteburuan. Sanseko mutilek Zaragozaren aurka jokatu zuten larunbatean, eta partida bizi bezain parekatua izan zen. Partida hasi bezain laster, bigarren minutuan, Xabi Alonsoren mutilak aurreratu ziren, Magunazelaiaren gol batekin. Aragoitarrek, aldiz, ez zuten amore eman, eta 19. minutuan Narvaezek partida berdindu zuen. Biek gol aukerak izan bazituzten ere, 1-1 amaitu zen norgehiagoka. Lehenengo taldeak Sevilla jaso zuen etxean, eta 0-0 amaitu zen partida. Reala Sevilla baino hobea izan zen lehenengo zatian, eta neurketako gol aukerarik nabarmenena izan zuen, penalti bat jaurti baitzuen Oiartzabalek, baina huts egin zuen. Bigarren zatia parekoagoa izan zen, eta bi taldeek izan zituzten golak egiteko aukerak, baina ez zuten asmatu. Txuri-urdinak laugarrenak dira ligan.
Eskubaloian, Bera Berak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Costa del Sol Malaga taldearen aurka, ligako goiko postuetan amaitzeko aurkari zuzena baita talde andaluziarra. Partida parekoa izan zen, eta donostiarrek 24-22 irabazi zuten euren zaleen aurrean.
Belar hockeyan, Realak atzo abiatu zuen denboraldia, eta Egararen aurka partida oso parekoa jokatu bazuten ere, azken minutuetan markagailuan aurreratu ziren katalanak, Carola Salvatellak egindako golarekin. Txuri-urdinek datorren asteburuan bilatuko dute denboraldiko lehenengo garaipena Sardinero HCren aurka etxean jokatuko duten neurketan.
PARTIDAK
Arrauna:
Gizonezkoen Euskolabel liga, azken jardunaldiak
- Bermeoko XXXIX. Bandera: seigarren sailkatua izan da Donostiarra.
- Portugaleteko XLVII. Bandera: seigarren sailkatua izan da Donostiarra.
Futbola
Gizonezkoen lehenengo maila, 5. jardunaldia
- Reala 0 – Sevilla 0
Gizonezkoen bigarren maila, 6. jardunaldia
- Zaragoza 1 – Reala B 1
Eskubaloia
Emakumezkoen lehenengo maila, 2. jardunaldia
- Bera Bera 24 – Costa del Sol Malaga 22
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Egara 1 – Reala 0 (