14 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian asteburuan
Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 86,63koa da orain. Intzidentzia metatu altuena Egiakoa da, eta baxuena, berriz, Aietekoa.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 14 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian asteburuan: 6 kasu positibo ostiralean, 4 kasu larunbatean, eta 4, berriz, atzo. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 86,63koa da orain. Kasu positibo kopuruak eta intzidentzia metatuak behera egin dute gaur ere, beraz.
Intzidentzia osasun eremuka
Ostiraleko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du hamar osasun eremutan, eta gora egin du Parte Zaharrean.
- Egia: 175,84
- Intxaurrondo: 131,44
- Amara-Erdialdea: 102,83
- Altza-Roteta: 102,07
- Gros: 77,67
- Loiola: 68,14
- Parte Zaharra: 65,03
- Ondarreta: 60,88
- Bidebieta: 55,50
- Amara Berri: 52,30
- Aiete: 48,13
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Altza-Roteta: 2
- Parte Zaharra: 1
- Ondarreta: 1
- Aiete: 0
- Loiola: 0
- Egia: 0
- Gros: 0
- Amara-Erdialdea: 0
- Bidebieta: 0
- Amara Berri: 0
- Intxaurrondo: 0
Txertaketa prozesua
Osakidetzak irailaren 30ean txertodromoak itxiko ditu; tartean, Illunbekoa. 12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeak txertoa hartzen ari dira.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 03:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Ostalaritzari dagokionez, ezingo da barran kontsumitu eta %75eko jarduera onartuko da barruan. Toki itxietan, zortzi lagun eseri ahalko dira mahai berean, eta kanpokoetan, hamabi.
- Dantzaleku eta antzekoetan %50 jarduera onartuko da, baina ezingo da barran eta zutik kontsumitu.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.