'Indarkeria ekonomikoari aurre eginez' jardunaldiak egingo dituzte Teila Fabrika espazioan
Kooperatibak Denontzat egitasmoak antolatuta, Egia auzoko Teila Fabrika espazioan “Indarkeria ekonomikoari aurre eginez. Experiencias desde colectivos migrados” jardunaldiak egingo dira ostiralean. Jardurnaldi honekin, azken hilabeteetan dekolonialismoa, feminismoa eta kooperatibismoa hizpide izan dituen formakuntza zikloari itxiera emango diote.
“Ekonomia sozial eta eraldazailea bizi dugun indarkeria ekonomikoari aurre egiteko tresna eraginkorra” dela frogatu nahi dute eta horregatik, Euskal Herrian bizi diren migratutako pertsonak abian jarritako esperientzia praktikoak gonbidatu dituzte. Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko antolatutako Maitelan kooperatiba, Gurehaizeak ileapaindegi komunitarioko kideak, arrazializatutako pertsonen ondoan lan egiten duen Enarak kooperatiba eta Artea herrian errefuxiatuei harrera egiteko sortutako egitasmo kideak izango dira bertan. Horrez gain, migratzaileen eskubideen alde Katalunian lanean den Migress proiektua izago da gonbidatu berezia.
Jardunaldiak goizeko 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko dira. 10:00etan ongi etorria era Olatukoopen aurkezpena egingo dute, 10:30ean Migress proiektuak bideokonferentziaz azalduko ditu proiektuaren nondik norakoak eta azkenik, 11:30ean aipatutako esperientziak aurkeztuko dituzte. Jardunaldietan parte hartzeko koopdenontzat@olatukoop.eus helbidera idatzi beharra dago.