Auto klasikoen rallya egingo dute urriaren 2an
San Sebastian Circuit Spirit ibilgailu klasikoen rallyaren laugarren edizioa urriaren 2an egingo da, eta 80 ibilbailu klasiko izango dira bertan. Autoak 10:30ean Gipuzkoa plazatik abiatuko dira eta Gipuzkoan barrena arituko dira. Besteak beste, Lasarte-Oria, Ordizia, Tolosa, Urrestila eta Zumaia bisitatuko dituzte. Amaitzeko, Igeldo jolasparkera joango dira 19:00ak aldera. Antolatzaileen arabera, aurten Pautik (Frantzia) etorriko diren 40 parte hartzaile izango dira.