Udalak San Sebastian eguneko jaiari buruzko iritziak hartzeko prozesua hasi du
Eneko Goia alkateak, Jon Insausti Kultura zinegotziak eta Donostia Festakeko lantaldeak bilerak egingo dituzte hainbat haurren eta helduen danborrada batzordetako kiderekin erabaki partekatu bat hartzeko. “Helburua da pandemiak eragindako egoera honetan San Sebastian egunaren gaineko eragile horien iritzia jasotzea eta erabakiaren parte izatea”, azaldu dute udaleko iturriek.
Horrenbestez, udala hainbat eragilerekin harremanetan jarriko da hurrengo astean urtarrilaren 20an danborrada antolatzen duten elkarte gastronomiko, ikastetxe eta guraso elkarterekin, eta danborradak antolatzen dituzten beste hainbat elkarterekin, iritziak jasotzeko, eta erabaki partekatu bat hartzeko. Hortaz, udalak hainbat bilera egingo ditu, hurrengo asteetan haur eta helduen danborradetako ordezkarirekin, eta behin informazioa eta iritziak jasota, dagokion erabakia hartuko du.