Joseba Alvarezen epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Urriaren 6an epaituko dute Joseba Alvarez donostiarra, eta urtebeteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa ezarri nahi dizkiote. Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute urriaren 6an, 10:30ean, Egiako epaitegien aurrean.
Piztu Donostia plataformako kide da Alvarez, eta, azaldu dutenez, “atentatua” leporatzen diote Alvarezi, “2018an artisautza produktuak saltzen ari zen Moussa senegaldarra indarkeria handiz atxilotzen ari ziren udaltzainei modu ez biolentoan aurre egiteagatik”. Auzipetuak salatu du “intentsitate txikiko arrazakeria eguneroko ogia” dela “zuria eta aberatsa ez den ororentzat”.