Piano doinuak Donostiako kaleetan
Donostiako erdiguneko eta inguruetako kaleetatik paseatuz gero, piano doinuak entzuteko aukera izan da gaur, zortzi isats piano jarri baitituzte kalean, edonoren eskura. Donostiako Udalak, Musika eta Dantza Eskolak, Francisco Escudero Kontserbatorioak eta Musikenek elkarlanean garatutako Zure hiria pianoz beterik egitasmoaren barruan jarri dituzte pianoak, honako leku hauetan: Bulebarreko kioskoan, Kusaaleko terrazan, Konstituzio plazan, Alderdi Ederreko lorategietan, Haizearen Orrazian, Musikeneren ondoan (Julio Caro Baroja plazan), Tabakaleraren kanpoaldean (Nestor Basterretxea plazan) eta Artzain Onaren katedralaren kanpoaldean (Urdaneta kalean). Jesus Serra Fundazioak eta Maria Canals lehiaketak jarri dituzte pianoak.
Horrela, musikari profesional, kontserbatorioko ikasle eta amateur ugari eseri dira zortzi piano horietakoren baten aurrean, eta askotariko abestiak jo dituzte, handik pasatzen zirenen aurrean –musikari baten eta bestearen artean, langile batek pianoa desinfektatzen zuen–. Eguraldia lagun, kontzertu inprobisatuak sortu dira Donostiako kaleetan; besteak beste, Alderdi Ederreko lorategietan: