Kiriketan enpresak garatuko du aurtengo 'Haurrak beti jolasean' programa
Kiriketan S.L. enpresak garatuko du negu honetako Haurrak beti jolasean programa, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak kontratua adjudikatu baitio. Programa hori antolatzea eta gauzatzea da kontratuaren xedea, haurren artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburuarekin.
Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta luzatu ahal izango da (gehienez, urtebeteko bi luzapen). 2021/2022 ikasturteko gastu finkoa 8.207 eurokoa izango da urtean, eta 2022/2023 ikasturtekoa eta luzapenetakoa 10.000 eurokoa.
Eskola orduetatik kanpo antolatu ohi dituzte programa horretako jarduerak, eta hainbat adinetako haurrek hartu dezakete parte: haur hezkuntzako bigarren mailakoetatik lehen hezkuntzako seigarren mailakoetara.