Hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joera mantentzen du
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 5 kasu positibo atzeman zituzten atzo Donostian. Herenegun baino bi gehiago badira ere, azken egunetako datuak onak dira.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, EAEn guztira 100 positibo zenbatu ziren atzo. Donostian, berriz, 5 atzeman zituzten atzo. Asteburuko joerarekin bat eginez, intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta orain 48,25ekoa da.
Kasu positiboak eta intzidentzia osasun eremuka
- Gros: 2 (33,77).
- Aiete: 1 (64,17)
- Amara Erdialdea: 1 (29,38)
- Ondarreta: 1 (33,82).
- Altza-Roteta: 0 (81,65)
- Amara Berri: 0 (27,69)
- Bidebieta: 0 (0,00).
- Egia: 0 (54,11).
- Intxaurrondo: 0 (70,10).
- Loiola: 0 (40,88).
- Parte Zaharra: 0 (57,80).
Txertaketa prozesua
Osakidetzak ostegunean itxiko ditu txertodromoak; tartean, Illunbekoa. 12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeak txertoa hartzen ari dira.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 03:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Ostalaritzari dagokionez, ezingo da barran kontsumitu eta %75eko jarduera onartuko da barruan. Toki itxietan, zortzi lagun eseri ahalko dira mahai berean, eta kanpokoetan, hamabi.
- Dantzaleku eta antzekoetan %50 jarduera onartuko da, baina ezingo da barran eta zutik kontsumitu.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.