Maite Larbururen 'kRak' diskoaren aurkezpena eta Axut! kolektiboaren 'Amua' antzezlana Gazteszenan
Maite Larburu musikariak kRaK diskoa aurkeztuko du Gazteszenan irailaren 30ean. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen ditu bertan. Larburuen bakarkako bigarren diskoa da eta emanaldiko sarrerak agortuta daude dagoeneko.
Amua komedia sentimental politikoa urriaren 1etik 3ra bitartean taularatuko dute Gazteszenan. Maite Larburu eta Ximun eta Manex Fuchs antzezlaneko protagonsitak izango dira bertan. Antzezlanaren sarrerak 10 euro balio ditu.
Maite Larburuk idatzi du musika bere osotasunean. Hainbat kanturen hitzak ere bereak dia, baina baita Harkaitz Canorenak ere. Bestalde, Raymond Carverren olerki bat eta Amua antzezlaneko gidoitik hartutako esaldiak ere jasotzen ditu bere kantetan. Berezitasun moduan, Aldabako Arizmendi baserrian aurkitutako bertsoak ere jaso ditu bere abesti batean, emakumezko batek idatzi eta ezkutatu zituenak.
Instrumentuei dagokionez, Larburu bere ahots, biolin, biola, gitarra klasikoa eta elektronikoa erabili ditu, baina horrez gain, Carlos Taroncherren klarinete baxua, Karlos Aranceguiren bateria eta Garazi Navasen akordeoia ere izango dira entzungai.