'Bizikletaz adinik ez' eguna egingo da urriaren 23an
Bizikletaz Adinik Ez (BAE) ekimenaren eguna aurkeztu dute gaur Deustoko Unibertsitatean. Adinekoek zein aniztasun funtzionala duten pertsonek ere bizikletan gainean ibiltzeko plazeraz disfrutatzea nahi dute, eta zerbitzu hori eman ahal izateko sortu zuten egitasmoa.
Urriaren 23an ekimen bereziak antolatu dituzte eta herritarrei BAEren helburua ezagutaraztea izango dute helburu. Herritarren parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasun jasangarriaren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da egitasmoaren funtsa.
Goizean BAEkideek familia, bizilagun, hiritar eta beste hainbesteri Donostiako kaleetatik egingo duten ibilbide batean lagunduko diete. Hain zuzen ere Alderdi-Eder, Easo plaza eta Kataluina plazatik igaroko dira. Bestalde egunean zehar ibilbideak egiteko aukera da eta hitzordua eskatu beharko da. Hala, boluntarioek adineko eta aniztasun funtzionala duten pertsonak hiriko kaleetatik ibilbidea egiten lagunduko diete. Horrez gain, hiriko gune ezberdinetan informazio puntuak jarriko dira trizikloak ezagutu eta proiektuaren informazioa jasotzeko.