Urriko txoroskopoa
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Kirolean tope aritu zara uda honetan eta orain alfertuta hasi duzu ikasturtea. Ez al da sofatik altxatzeko garaia? Frontoia beti da lagunekin barre egiteko leku aproposa, eta inoiz ligatzekoa ere bai. #FrontoiakMatxiruloengandikAske
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Makrobiotika ikastaroan izena ematea beti aukera ona den arren, badira osasuna eta lagunartea partekatzeko beste aukera batzuk ere. Ez zaitez beti lagunen planetatik eskakeatu. #DietaPrest
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Amara Berriko jaiak direla eta purpurina litroak eta litroak erosi dituzue. Nori bota nahi dizkiozu burutik behera? Virgo izango duzu lagun berria, eta sagitariorekin kontuz, azpijokoan ibiliko da zurekin.
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Pandemia zikina! Parte Zaharreko kaleak dagoeneko ahaztu dituzu? Zein zen Narrika? Zein zen Aldamar? Eskerrak beti dagoen sendabidea: Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez eleberriak gidatuko zaitu Donostian barrena. #NonDagoUrgull?
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zure zinema zaletasunaren aparra baretuta, krisi betean zaudela pentsatzen duzun arren, lasai, beti da aukera ona manta azpian eta palomita beroak eskuan etxekoekin pelikula bat ikustea. Jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, Zinemaldian egongo bazina bezala, animatu probatzera! #AkreditaziorikEz
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Irailean ekintza eta tailerrez betetzea ez da erraza izan eta orain mindfullness eta zeramika tailerraren artean aukeratu beharrik besterik ez duzu! Gomendioa: lagunekin ardo bat hartu eta kontzertu batera joan, gorputza mugiarazi eta aldi berean barrua lasaitzen laguntzen du eta! #PakeaBilatuTaHori
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Iraileko zurrunbilotik atera eta aurrera egin duzu, zorionak! Aldaketak aldaketa kokatu zara eta ez da erronka hori batere erraza izan! Hemendik aurrera inguruarekin eta ingurukoez gozatzea besterik ez zaizu gelditzen! Gomendioa: masusta marmelada egin eta oparitzeko garaiz zaude! #MasustakBeldurrikEz
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Zutik erortzen zarela jakin da dagoeneko. Besteek duzun zortea goratzen dute eta zoriari egozten diote dena, baina lasai, zuk zeuk badakizu zure jarrerarengatik dela eta egoera berrietara egokitzeko duzun gaitasunagatik, ez kasurik egin diotenari! #BideLokaztuetanPlistiPlasta
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Dinamika desberdinetan dabiltzan lagunekin lehenengo tira-birak izan dituzu, gatazka gustuko duzu eta horrek azken boladan eztabaida gehiago edukitzera eraman zaitu. Batzuetan enpatia ariketa egitea komeni da, nahiz eta gorde-gordean duzula dirudien. #NiTaGeroNiTaGeroNI
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Zinemaldi alternatiboan zure zinemazale ezkutua agertu da. Donostiako Piraten alde zauden arren, Interneten pirateatu baino nahiago duzu liburutegira joan, eta bertako bideotekan zer edo zer aukeratu. Baietz liburuzainarekin ligatu. #Xirriprest
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Amara Berriko jaietan ezagutuko duzu Libra eder bat. Ez duzu beregandik libratu nahiko, eta ziur barneak libratuko dizkizula. #EzGalduHorrelakoAukerarik
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Oraindik gutxitan gogoratzen bagara ere, hamaika dira Donostian ditugun presoak. Zer iruditzen zaizu eskutitz bat idaztea? Inoiz ez da aukera txarra donostiar berri bat ezagutzeko. #ElkartasunakEzDuEtenik
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zure garaia heldu da, heldu izan baino lehen. Putzurik putzu joan zaitezke orain, turistak gure hiritik guztiz joan ez badira ere. Putzu lokaztuetan sartu eta eragin, ingurukoak ez baitaude ohituta zikintzera eta horretan (ere) erreferente baitzara! #UdazkenLokaztuanEskuakZikindu